Arrasate Musikalek Gabonetako kontzertu berri bat eman du

0
619

Emanaldi jendetsua izan zen atzo arratsaldekoa JAMEn, eta publikoa bi txanda ezberdinetan sartu behar izan zen auditoriumera.

Bertan ama-aitek txalo beroak eskaini zizkieten ikasle zein irakasleei, eta nerabe nahiz haur askoren artean, ondokoek parte hartu zuten:

Orkestra gaztea, Soka taldea, Ainhize Lopez de Aretxabaleta pianoan, Nora Saiz ahotsean, eta Sara-Paul ahizpa-anaiak pianoan. Hona hemen saioen hainbat irudi:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen