Datorren urtarrilaren 18an izotz pistako ekintza antolatzen gabiltza eta izen ematea urtarrialren 8tik 13ra izango da. Izen ematea egiteko ikastetxe bakoitzak emango dizue beharrezko informazioa.
LEK-ek ere atsedena hartuko du gabonetan. Urtarrilaren 7an bueltatuko gara datorrenari gogoz eta ilusioz aurre egiteko. Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!
AEB Arrasateko eskubaloi elkarteak gabonetako kanpusa antolatu du LH 5-6 eta DBH 1. mailako ikasleentzat. Interesa eduki ezkero hemen daukazue kanpuseko informazio guztia. Burdinola irristaketa elkarteak ere txapelketa bat antolatuko du abenduaren 26an LH 3-DBH 4. mailako ikasleei zuzendua. Izena emateko formulategi hau bete behar duzue.
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, hasi zaitezkete tontorren konkistan!




