Jostailuak trukatzeko aukera baliatu dute gaztetxoek Txatxilipurdiren eskutik

0
820

Auten ere, Txatxilipurdik jostailu truke merkatuaren dinamika eraman du aurrera. Azaroaren 16an hasi ziren jostailuak jasotzen eta herriko hainbat puntutan jasoketa burutu ostean, truke egunarekin biribildu dute egitasmoa Biteri plazan.

Horretateko jasoketa egunetan banatu zituzten truke txartelak baliatu dituzte, txartel bakoitzarekin jostailu bat eskuratzeko aukera izan dute haurrek.

Bestetik, hainbat joko ere antolatu ditu Txatxilipurdik eta hauekin batera Ibai-Arteren eskutik ere jolasak jarri dituzte Biterin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen