Eskuartean Artisau Kolektiboak antolatuta, martxan dago Seber Altuben gabonetako artisautza azoka. Gaurkoan 19:00ak arte izango da zabalik eta bihar goizean eta datorren astean ere bertaratzeko aukera izango da.
Hauek dia gabonetako artisautza azokaren ordutegia:
- Abenduak 14 zapatua: 11:00-19:00
- Abenduak 15 domeka: 11:00-14:30
- Abenduak 21 zapatua: 11:00-19:00
- Abenduak 23 astelehena: 11:00-19:00
Honekin batera, hiru ikastaro antolatu ditu Eskuartean Artisau Kolektiboak azoka girotzeko. Gaurkoan ‘Zentzuz Piztuz’ ikastaroa eskaini dute, Ekoudalatxen eskutik. Beste bi ikastaroak hauek izango dira:
- Abenduak 15 domeka, 11:00etan: Ziantropia ikastaroa Miau Estudioaren eskutik, adin guztikoentzat eta plaza mugatuekin.
- Abenduak 23 astelehena. 11:00etan: Zeramika ikastaroa Lokatz aztiaren eskutik adin guztikoentzat.










