Ozenki elkartea Amaia antzokira itzuliko da Gala Liriko klasikoarekin

0
636

Abenduaren 18an, 20:15ean, Ozenki elkarte lirikoa Amaia antzokira itzuliko da Gala Liriko klasikoarekin. Aurreko edizioetan ez bezala, Ozenkik formatu klasikoagoaren aldeko apustua egin du, eta bere kalitateagatik nabarmenduko den errezitaldia izango da asteazkenekoa

Oraingoan, elkarteak bira bat eman nahi izan dio galaren formatuari, eta asteazkenean 20:15etako emanaldiak kontzertu tradizionalaren formatua izango du. Hitzordu garrantzitsu horretarako Ozenkik Opera 2001 enpresaren laguntza izan du, eskarmentu handiko enpresa eta Amaia Antzokiko taulak ondo baino hobeto ezagutzen dituena.

Elkarrekin antolatutako errezitaldi horrek oso errepertorio liriko ezaguna izango du. Partiturei berezko duten indarra ez oztopatzeko, emanaldiak eszenografia sinple bat izango du, baina talentu handiko abeslari eta musikariak izango ditu.

Lehen mailako ahotsak

Zalantzarik gabe, musika izango da aurtengo Gala Lirikoaren protagonista. Kontzertu formatuan, Yeonjoo Park soprano korearraren eta David Baños tenor murtziarraren ahotsek opera aria eta zarzuela erromantze ezagunenen errepertorio zabalaz gozatzeko aukera eskainiko dute.

Baños, Turandot operan egindako lanagatik minutuak iraun zituen txalo zaparrada jaso ostean, Arrasaten izango da beriro, baina oraingo honetan, Parman 100 ANNI PUCCINI sari ospetsua irabazi berri duen Yeonjoo Park sopranoarekin partekatuko du agertokia. Talentu amaigabego bi abeslariek, jendeak berehala ezagutuko duen, eta oso zaindua izan den errepertorio bikaina interpretatuko dute.

Bi interprete handi horiez gain, Slhomo Rodríguez pianojolea izango da musika-zuzendaria, biolinean Georgiy Sokolov arituko da, eta Coro Hernández biolontxelista ere egongo da Amaian. Hiru musikari handi horiek, solemnitatea emateaz gain, kalitatea ere gehituko diote ekitaldiari. Asteazkenean Arrasateko agertoki nagusia bere egingo duen kontzertu berezi hau Castreseko (Frantzia) Goya Museoaren inaugurazioaren ekitaldi nagusia izan zen, eta publikoaren eta kritikaren harrera zoragarria izan da errezitaldi hau bailarara hurbiltzeko arrazoi nagusia.

Sarrerak salgai

Sarrerak jada salgai daude 25 euroren truke, Amaiaren leihatilan eta arrasate.eus webgunean. Sarrera fisikoen erosketa errazteko, nahi dutenek Altuna Lurrindegian ere erosi ahal izango dituzte. Gainera, elkarteak ozenkielkartea@hotmail.es posta elektronikoa jarri du eskuragarri, eta bertan egin ahal izango dira galara joateko eskaerak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen