Sare Arrasatek busak antolatu ditu Bilboko urtarrileko manifarako

0
542

Nazio mailako mobilizazioak euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen inguruko “behin betiko konponbidea” aldarrikatuko du. Datorren urtarrilaren 11n izango da, zapatua, arratsaldeko 17:00etan, La Casillatik abiatuta.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasatetik autobusez joateko Antolakuntzak bi aukera eskaintzen ditu: Egun osorako, irteera 11:00etan Zalduspen; edo arratsaldez irteera 14:30ean Zalduspen.

Izen-emateak zabalik daude Irati eta Monte tabernetan, eta joan-etorriaren tiketa 10 € dira. Ikasle eta langabeendako 6 €.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 7a izango da, asteartea. “Denok Bilbora!! Animatu eta etorri!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen