Gaur, Harremanek antolatuta, Indiako ANKUR harrera-zentroari buruzko hitzaldia izan da Kulturateko Areto Nagusian. ANKUR zentroak familiarik ez duten edo familia oso pobreak dituzten neskatoak ahalduntzeko helburua du. Hauei, ikasteko, eta bizitza duinagoa eta itxaropenezko etorkizuna eraikitzeko, aukera ematen die.

Harreman 2003tik ANKUR proiektuaren kolaboratzaile den einean, Indiatik etorri den Gracy Josephen (ANKURen bultzatzaileetako bat), laguntzarekin hitzaldia antolatu dute. Gracyk ANKUR-en nesken ahalduntzea nola lantzen duten azaldu du, Indian neskek eta emakumeek genero-arrazoiengatik jasaten duten diskriminazioari aurre egiteko.
Bestetik, hitzaldiarekin bat egin duen Idoia Asurmendi kantautorearen abestiez gozateko tartea ere izan dute bertaratu direnek.







