Euskadi Brass taldeak diska berriarekin ospatuko du 10. urteurrena

0
591

Euskadi Brass taldeak 10. urteurrena ospatzen dute eta diska berria abenduaren 14an, larunbata, 19:00etan, Arrasate Musikaleko Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan aurkeztuko dute kontzertua eskeiniz. Doako sarrerak kontzertu egunean 18:00tatik aurrera banatuko dira Musika eskolako sarreran aforoa bete arte, 174 eserleku.

“Diskoa Soinuaren Bidaia proiektuaren laugarren ekoizpena da, Alberto Urretxo (Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria) buru dela. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin burutu da, euskal kultura eta musika hezkuntza bultzatzea helburu duen ekimen gisa. 10 Urte ez da musika bilduma bat soilik; disko honek Euskadi Brass taldearen ibilbidea eta euskal musikariaren komunitatean izan duen eragina jasotzen ditu”.

“Proiektuak metalezko haize-instrumentuen inguruan komunitate sendo bat sortzea lortu du Euskal Herrian, eta horren ondorioz, formakuntza eta transmisioa ezinbesteko ardatzak bilakatu dira. Euskadi Brass-en 10 urteurreneko disko hau eta horren aurkezpena ospakizun bat baino gehiago dira; gure musika-hezkuntzaren eta euskal kulturaren aldeko konpromisoa erakusten dute”.

Talde honen Zuzendari artistikoa Alberto Urretxo Arrasatearra da. Alberto Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Tronboi bakarlaria da eta aldi berean Euskadi Brass eta Soinuaren Bidaiaren Zuzendari artistikoa. Albertok lehen urte musikalak Arrasaste Musikalen eman zituen.

Kontzertu honetan Beatriz Arzamendik, Juan Arzamendi Musika Etxerako konposatu zuen Fanfarrea  interpretatuko dute besteak beste. Aldi  berean Arrasate Musikaleko Tronboi, Bonbardino, Tuba, Tronpeta eta Tronpa ikasleek ere parte hartuko dute kontzertuan.

Aipatu beharra dago Euskadi Brass taldearen sorrera, 1994. urtean, Arrasate Musikalen  sortu zen Mondragon Brass taldean dagoela oinarritua. Orduantxe ere Alberto Urretxo izan zen talde honen sortzailea.  Talde hau Arrasate Musikaleko irakasle eta ikaslez osatua zegoen gehienbat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen