Gaztetxeko jaialdian, Arrasate-Aretxabaletako taldearekin batera, kolaborazioak izango dira Foxy Boxy, Skarmento, Perlata, 5 Twisters, Nealta Folla, Crap, 3 Kuervos eta No Ways-ekin. Kontzertuak abenduaren 14an izango dira.
Lehen kartela: Aggressive / Bigarren kartela: Ramon_gd_art.
Bertako Oi! taldea 2004. urtean sortu zuten, eta ordutik zenbait disko eta zuzeneko ugari egin dituzte lagunartean.
Hurrengo zapatuan, abenduaren 14an Arrasateko Gaztetxean izango dira, bi hamarkadetako jaialdia ospatzeko, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Aggressive Combat-ekin batera hainbat kolaborazio izango dira oholtza gainean. Eta kontzertuen ostean, musikak Basati tabernan jarraituko du, Rock y Violencia eta Lotsikez-en eskutik. Zorionak Aggressive!





