San Nikolaseko ohiko bolo-boloak izango dira Herriko Plazan, Erguinen eta Musakolan

0
968

Kartelak: Musakolako eta Erguingo Jai Batzordeak / Argazkiak: MB artxiboa

Herriko Plazako bolo-boloa

Herriko plazan, Arrasateko Udalak antolatuta, bolo-boloa eguerdiko 12:30ean izango da.

Erguingo bolo-boloa

Erguingo Jai Batzordeak antolatuta 10:45ean elkartuko dira Usaetxe plazan eta ondorengo ibilbidea gauzatuko dute kalejiran: Usaetxe, Munar, Arimazubi (11:30ean sumendi gozokiak), Uribe Auzoa, Uriburu kalea, Larrea plaza, Usaetxe

Musakolako bolo-boloa

Musakolari dagokionez, 10:45ean San Isidro plazatik hasita, kalejiran ibiliko dira bertako taberna eta dendetatik, honakoa izango da ibilbidea: Jubilatuak, Meneta, Basilio, Kontxo eta bolo-boloa nagusia, Musakolako Alkatetzan izango da eguerdiko 12:00etan.

Izan ere, aurten Musakolako Arrasate Herri Eskolako patioa obretan dago.

Bolo-bolo nagusi horren ostean, kalejiran jarraitu egingo dute, Musakolako Jai Batzordeak antolatuta eta ibilbide honekin: Gaindegi, Beberly, Ziorla taberna, Estrella, Txinato, Iluna eta Rebera.

“San Nicolas Coronado
Arzobispo Mariandres
a la Luna, noche y día
etxeko andre noblia
egizu, egizu pilia
San Nikolas, triskilistras
dame una castaña y no quiero más
aquí estamos cuatro, cantaremos dos
para San Nicolas, por amor de Dios
Belengo Portaleko ate zabaletan
hotzak ikaraz dago
Jesus laztoetan.(bis)
Angelitos somos suspi-suspiramos
lukainka, txorizo
(neskak mutilei) bapez
(mutilak neskei) dana”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen