Argazkiak eta testua: Udal-Euskaltegia.
365 ala 366? Horiexek dira euskarak dituen egunak; urtea bisurtea den ala ez, hortxe aldea. Baina euskarak ere, beste gauza askok bezala, badu urteko egutegian bere eguna, eta horixe ari gara ospatzen udal euskaltegian.
Ikasle eta irakasleok, euskaldunak zein euskalduntze bidean daudenak, elkarrekin berba egin, txokolatea eta bizkotxoa jan eta hainbat abesti kantatu ditugu abenduaren 3ko goiz honetan zehar; eta beste hainbeste egingo dugu arratsaldean ere. Euskara ikasteko eta erabiltzeko ahalegina egiten duten guztiak zein hainbeste ematen digun euskara bera ere omentzeko erabiliko dugu gaurko eguna.
Beraz, zorionak euskaldunoi eta euskaldun izateko bidea aukeratu duzuen guztioi!!!




