Santamasetako txerria, ‘Gurutze’ izenekoa, gurutzatze bat da

0
1027

Argazkia: Santamas Komisiñua.

Komisiñuak aurtengo Santamasetako protagonista aurkeztu du, oraingoz sare sozialetan. “Bere izena GURUTZE da eta euskal txerri eta mestizuan (iberiko jatorrixa) arteko kruzia da”.

Gurutzatutako abere honek 228,6 kilo inguru pisatzen ditu, eta Zaloña Aurreko baserritik (@zalonaurrekoabaserria) ekarriko dute Arrasatera.

Ohi denez, Santamas bezperan aurkeztuko dute jendartean eta Herriko Plazan, eta Feria handiaren egunean ere protagonista nagusia izango da Alde Zaharreko kaleetan.

@santamasak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen