Oihana Iguaranek irabazi du Uarkapen eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala osatu du

0
1294

Uarkape pilotalekuan jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Oihana Iguaran Barandiaranek lortu du garaipena 519 puntu lortuz eta finalera zuzenean sailkatuz, Andoni Rekondorekin batera.

Gaur, abenduak 1, 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu da Uarkapen. Hitzorduan sei bertsolarik hartu dute parte: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi,” Maider Arregi Markuleta, eta Oihana Iguaran Barandiaran.

Imanol Artola Arretxe izan da gai-jartzailea, eta epaile, berriz, hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.

Gauzak honela, eta finalaurreko guztiak jokatuta, argitu da zein zortzi bertsolari arituko diren abenduaren 14an Donostian jokatuko den finalean, Illunben, 17:00etatik aurrera.

Lan puntuagarrien ondoren, Oihana Iguaran Barandiaranek garaipena lortu du 519 punturekin, final handirako txartela zuzenean ziurtatuz. Ondoren, Andoni Rekondo (513,5), Maider Arregi (511) izan dira Agin Laburu (499), Eñaut Martikorena (482) eta Iñigo Mantzizidor (478) izan dira.

Finalera sailkatuak:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Oihana Iguaran BarandiaranAne Labaka Mayoz
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Eneritz Artetxe Eizagirre
  • Andoni Rekondo Izagirre
  • Aner Peritz Manterola ‘Euzkitze’

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen