Leihatila ireki baino 4 ordu lehenago ilara sortzen hasi da, ‘sold out’

0
2285

Komisiñuak Santamasetako herri-bazkarirako 500 tiketak salgai jarri ditu, eta lagun talde ugarik ez dute aukera galdu.

Komisiñuak iragarri zuen bezala, gaur arratsaldeko 19:00etan Uarkapeko txartel-leihatila ireki du.

Lagun ugarik ez dute aurtengo otordu preziatu hau galdu nahi izan, eta ilarako lehenak, neska kuadrilla arrasatear batek, azaldu digu arratsaldeko 15:00etatik ilaran zeudela.

Arratsaldeko 15:30ak aldera ere gazte mordoxka bat zegoen pilotalekuaren aurrealdean, lagun giroan ilara egiten.

Denborak aurrera egin ahala geroz eta arrasatear gehiago bertaratu dira, eta azkenik, 19:00etan leihatila zabaldu da.

Komisiñuak 500 sarrera jarri ditu salgai, hau da, Musakola kiroldegiko kantxaren arauzko eta gehienezko aforoa.

Tiket guztiak laster batean agortu dira, sarrerak lortu dituzten lagun taldeen gozamenerako, zorionak eta ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen