AGAKOk Gaztetxeen defentsa ekitaldia antolatu du zapatuan

2
632

Kartela: AGAKO

Zapatuan, azaroak 30, AGAKOk eta Elorrixoko Gaztetxeak ‘gaztetxeak zertarako?’ ekitaldia antolatu dute. Gaztetxeen defentsan sortuta, egun osoko egitarauarekin dator:

  • 12:30ak Mahaingurua “Zegaitik borrokatu gaztetxeen defentsan?” Zestoa, Matrailu, Durango.
  • 15:00ak Bazkaria eta tribiala (7€) eta gero, elkartasun argazkia “gaztetxeak defendatu”.
  • 18:00ak Karropoteoa eta jokoak
  • 22:00ak Kontzertuak: Bat bat bi, Katu, Dj Lamikiz, Dj Martinez

Bazkariak 7 euroko prezioa izango du eta Arrasaten, Osorik tabernan eskuragai daude. Elorrion berriz, Parra, Porta eta Bika tabernetan eta bertako gaztetxean daude eskuragarri.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen