Abaroan bazkideentzako luntxarekin ospatuko dute Santa Lutzi

0
427

Abenduaren 13an, ostirala, Abaroa jubilatuen elkarteak luntxa eskainiko die bazkideei Santa Lutzi egunean. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.

Bertaratu nahi dutenek Abaroaren bulegoetara joan behar dute bazkide txartela eguneratuta dutela azaroaren 25, 26 eta 27an edo abenduaren 2, 3 eta 4an, bulego-ordutegian. Bertan, ekitaldirako beharrezkoa den gonbidapena emango zaie.

Erreserba-prozesuaren zati gisa, gonbidapena jasotzean euro bateko fidantza utzi beharko da, eta ospakizunean parte hartzean itzuli egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen