Julene Mediavilla eta Unai Agirrek emanaldia eskaini zuten Estrella tabernan.
Aurten ere bikote artistiko honek zuzenekoa eman du Musakolako jaialdian, doinu akustikoak eskainiz. Hainbat abesti jendarteratu zituzten, tartean Anje Duhalderen ‘Gogoaren baitan’, eta publikoaren txalo estimatuak lortu zituzten.





