Adin ezberdinetako lagunak gozatzen hasi dira Ziorla Festekin

0
1920

Musakolako Jai Batzordeak antolatuta, bingo musikalak eman dio hasiera egitarauari, San Isidroko Jubilatuen Etxean, eta pertsona nagusi ugari parte hartzera animatu dira.

Bien bitartean, eraikinaren kanpoaldeko San Isidro plazako karpan, umeek dantzatu, jauzi egin, abestu,… egin dute DJ Goikoren ikuskizunarekin.

Eta aldi berean, Jey Juliwer tabernaren kanpoaldean, Glutenbakuak taldeak zuzenekoa eman du, eta bertaratutako gazteek emanaldia jarraitu dute.

Gaurko kartelera GUSB proposamen musikalak osotu du, La Rebe eta Iluna arteko gunean. Bihar eta etzi ekitaldi gehiago izango dira gozagai Musakolan, hona hemen asteburuko egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen