Itaiak indarkeria matxisten aurkako ekintzak antolatu ditu

0
690

Argazkia: MB artxiboa / Kartelak: Itaia.

Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Deba Bailarako Itaiak ondoko ekitaldiak antolatu ditu larunbaterako, azaroaren 23rako:

Goizeko 10:00etan ‘Oh gu hemen!’ programa proiektatuko da, eta eguerdiko 12:00etan mural margoketa eta luntxa ospatuko dira.

Ildo honetan, Azaroaren 25erako, elkarretaratze bana egingo da Gaztelupeko eta Institutuko sarreretan goizeko 11:15ean.

Ondoren, eguerdiko 12:15ean, hitzaldi irekia aurrera eramango da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen