Mikel Lezea omentzeko jaialdia egingo da Gaztetxean eta Iratin

0
1189

Larunbat honetan, azaroaren 23an, Mikel Lezea arrasatearra omentzeko jaialdia egingo da Gaztetxean. Bi urte bete dira Mikel Lezea Iriarte, Gatillazoko baxu-jotzailea, zendu zenetik. Arrasate Musikalen ikasi zuen eta garaian Los Quadrophenicos talde arrasatearrean jo zuen. Maila altuko baxularia izatea lortu zuen, baina tamalez 40 urterekin hil zen.

Zapatuan, eguerdiko 12:30ean Irati tabernan bi talde hauek joko dute:

  • Erromintxelak
  • Sala eta Agina

Egun berean baina gaueko 21:30ean Arrasateko Gaztetxeko ateak zabalduko dira, eta kontzertu hauek izango dira gaueko 22:30etik aurrera:

  • Los Cretinos
  • M.K.B. eta lagunak
  • Material Rechazado
  • Sonic Reducers
  • Bacon Maiden
  • Lost Souls

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen