Hego Amerikako faxismoaren aurkako erresistentzia aztertu dute Kulturaten

0
631

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Bakea eta Elkartasuna fundazioak antolatutako hitzaldia eman da arratsaldean. Hitzaldiaren gai nagusia Latinoamerikako faxismoaren aurrerapena eta langileengan eragina duten politika neoliberalen aurkako erresistentzia-estrategiak izan da. Hasiera batean 18:30etarako programatuta zegoen Kulturateko Areto Nagusian, 19:00etan hasi da, arazo logistiko batzuen ondorioz.

Lau hizlari ospetsuk osatu sute mahaia: Alina Duarte, Mexikoko kazetari independentea; Cristina Faciaben, CCOOko Nazioarteko Lankidetza eta Migrazio idazkaria; Estela Díaz, Buenos Airesko Emakume eta Aniztasun ministroa; eta Nora Goren, Argentinako gizarte ikertzailea.

Elkarrizketan zehar, hizlariek Latinoamerikako hainbat herrialdetan atzerapauso demokratiko eta sozialaren aurkako borrokari buruz izandako esperientzia zuzenak azaldu dituzte, Javier Mileik Argentinan bultzatutako politiken eragina azpimarratuz. Hizlariek nazioarteko ekintza sindikalaren garrantzia azpimarratu dute ideologia neofaxisten aurrerapena geldiarazteko, eskubide sozial, laboral eta feministetan egindako aurrerapenak iraultzeko mehatxua egiten baitute.

Estela Diazek ministro eta aktibista feminista gisa izandako esperientzia partekatu zuen, eta Alina Duartek Mexikoko egoerari heldu dio, prentsa aske eta justizia sozialarekin konprometituaren beharra azpimarratuz. Nora Goren, bere ikuspegi akademikotik, Argentinako desberdintasun gero eta handiagoak eta gizarte zibiletik antolatzen ari diren erantzunak nabarmendu ditu. Cristina Faciabenek, bere aldetik, neoliberalismoaren aurkako borrokan sindikatuek duten funtsezko papera nabarmendu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen