Laguntza humanitarioko 2 furgoneta eroango ditu Arrasate Solidariok Valentziara

0
640

Artxiboko argazkiak eta beheko testua: Arrasate Solidarioa.

Debagoieneko Ezker Kultur Gunetik eta Beberly tabernako kolektibotik, Arrasate Solidarioa kanpainaren sustatzaile gisa, hau da, Levanten Dana ikaragarriak kaltetutako gizon eta emakumeei laguntzeko kanpainaren sustatzaile gisa, gura dugu beste behin eskertzea euren aletxoa jarri duten pertsona guztiei, drama hau arintzen saiatzeagatik. Aldi berean, informatu nahi dugu bildutako materiala garraiatzen ari garela.

Lehenbizi furgoneta bat bete genuen eta Valentziara joan ginen azaroaren 7ko ostegunean, materiala garraiatzeko eta garbiketako brigadetan boluntario-lanak egiteko asmoz, eta azaroaren 10eko igandean itzuli ginen.

Materiala jaso zuten Paternako biltegi nagusi batean, eta bertatik banatzen zaie kaltetutako udalerriei (Paiporta, Algemessí) eta herritargoarekin lanean dabiltzan erakundeen eskaeraren arabera.

Datorren ostiralean, azaroaren 22an materiala bi furgonetatan sartzea aurreikusten dugu, gure erreferente diren erakundeak eskatzen ari diren produktuak eramateko. Printzipioz, eskatzen dizkiguten beharrak ondorengoak dira: elikagai ez-galkorrak, garbiketako produktuak eta higiene pertsonaleko produktuak. Ostiral honetan Valentziarantz abiatuko gara beste behin misio batekin, laguntza humanitarioko bi furgoneta eramatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen