Arizmendi plazaratuko da Valentziako kaltetuendako laguntza lortzeko

0
902

Bideoa, kartela eta beheko testua: DBH3 Gaztelupe.

DBH3-ko Gaztelupeko ikasleak gara eta “Ta zer ez da berdin” PROI-an murgilduta gaude. Gure azken produktua, gure herriaren ongizatea bultzatzeko kanpaina bat sortzea izan da eta “Valentziara bizitza itzuli!” kanpaina antolatu dugu bertako herritarrei laguntzeko. Kanpaina honen barruan ekintza ezberdinak garatu ditugu: jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko argazki erakusketa bat kokatuko dugu, kontzientziazio saioak ere prestatu ditugu, informazioa kalean zabaldu… Arazoa salatzeko, pankartak egin ditugu, QR ezberdinak kokatuko ditugu herrian zehar mezu ezberdinekin, irudi inpaktanteak kokatu ditugu… Beste aldetik, egoera honi laguntzen dabiltzan beste eragileen inguruan berri emateko eta egindako lana goraipatzeko kartelak eta pankartak kokatuko ditugu. Arazo honi aurre egiteko gure ekintza solidarioa ere antolatu dugu, ekintzaren helburua dirua biltzea izango. Azaroaren 21ean 11:00etatik 13:00etara Biteri eta Herriko plazan egongo gara. Bertan, txokolate beroa bizkotxoarekin, pultserak, txapak salduko ditugu. Mezu honen helburua gure kanpaina (Valentziara bizitza itzuli!) ezagutzera ematea da, eta gehienbat Arrasateko herritarrak ostegun goizean gure postuetara bideratzea. Bideo honetan guztiaren laburpena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen