‘Baserrietan Energia Berriztagarriak jartzeko aukerak’ hitzaldia Debagoiena 2030ren eskutik

0
427

Debagoiena 2030ek Ekitermikekin, Antzuolako Udalarekin eta Landa Garapena Agentziarekin elkarlanean ‘Baserrietan Energia Berriztagarriak jartzeko aukerak’ izeneko hitzaldia egingo da bihar, azaroak 20.

Hitzaldia, Antzuolako Torresoroa aretoan, 18:00retan izango da. Debagoiena 2030 jorratzen ari den trantsizio energetikoaren ildoaren baitan, baserrietatik norabide horretan egin daitekeen ekarpena edo jorratu daitekeena aztertuko da, energia berriztagarriak gai bezala hartuta. Hain zuzen ere, norabide horretan baserrietan energia berriztagarriak erabiltzeko egon daitezkeen aukera edo alternatiba ezberdinak azaldu eta aztertuko ditu Ekitermik-eko Xabier Lizaurrek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen