Vox-en etorreraren ondoriozko istiluen harira, 6 lagun deklaratzera deitu dituzte

0
1932

Espainiar alderdi ultraeskuindarra “mezu faxista, erreakzionario eta baztertzaileak zabaltzen” saiatu zen Herriko plazan. Horretan “poliziaren babesa izan zuen uneoro”. Zenbait arrasatearrek ekitaldiari aurre egin zioten. Kontseilu Sozialistak 6 herritarrei “babesa eta elkartasuna” adierazi die, eta prozesu judiziala salatu du.

Argazkia: MB artxiboa.

Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak jakinarazi du 6 pertsona Bergarako epaitegian deklaratzera deitu dituztela, azaroaren 22rako.

Kontseilu Sozialistak gogora ekarri du espainiar alderdi ultraeskuindarrak propaganda-mahai bat jarri zuela Arrasateko Herriko plazan “euren ideia faxista, erreakzionario eta baztertzaileak zabaltzeko”.

Horren aurrean, zenbait herritar euren aurrean protesta egin zuten, eta gaitzetsi du “ultraeskuindarrek poliziaren babesa izan zutela une oro”.

Kontseilu Sozialistak gaitzetsi duenez, horrelako prozesu judizialen helburua dela ekimen antifaxisteko parte-hartzaileei “beldurra sartzea”.

“Kontrara, beldurra eta intimidazioa lortzetik urrun, elkartasuna handitu eta faxismoaren kontrako jarrera indartzea besterik ez dute lortuko”.

Ildo honetan, DBKSek beharrezko ikusten ditu faxismoari aurre egiteko “antolakuntza eta borroka”.

Era berean, salatu du “justiziak instituzio zein komunikabideetan mezu arrazistak eta baztertzaileak zabaltzen dituzten alderdiak babestu eta horiei aurre egiten dietenak jazartzen dituela”.

Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak 6 herritarrei “babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu, eta dei egiten dugu faxismoaren aurka antolatzera”.

Ildo honetan, “antolatzen diren ekimen ezberdinetan parte hartzera eta babesa adieraztera deitu nahi zaituztegu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen