Igerilekuko jarduerak eta eskubaloi txapelketa egongo dira LEKekin

0
482

Bideoa eta beheko testua: Leintz Eskola Kirola.

Asteburu honetan, azaroaren 16an, bi ekintza burutuko ditugu. Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleak igerilekuko jardueretan murgilduko dira Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta ikastetxe bakoitzeko arduradunak helaraziko dizkizue ordutegiak.

Bestetik, LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloi txapelketa jokatuko dute Arrasateko Musakola kiroldegian. Arrasate eskubaloi elkarteko kideak LEK-eko saioetan eskubaloia irakasten ibili dira buru-belarri eta eskubaloi txapelketa ere beraiekin elkarlanean egingo dugu. PARTIDUEN ORDUTEGIAK

Azaroaren 10ean, LEK-eko monitoreek lehen sorospenetako formakuntza jaso zuten Arizmendi ikastolako erizaintza heziketa zikloko profesionalen eskutik. Gure saioetan gertatu daitezkeen egoera ezberdinak aztertu, hauen aurrean nola jokatu, botikinaren erabilera eta beste hainbat gai landu zituzten.

Aurreko astean ederto ibili ziren kirol egokitukoak. Ikusi bideoa

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, hasi zaitezkete tontorren konkistan!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen