‘Euskara eta disidentzia’ zikloak eskualdeko egoera aztertu du

0
847

Morbor eta Lohixak talde transfeministek parte hartu dute, eta Garazi Beramendi Alvaradok dinamizatu du ‘Eta Debagoienean, zer?’ ekitaldia.

AED eta Ekin elkarteek antolatuta, eta Arrasateko Udalak lagunduta, atzo arratsaldean abiatu zen ‘Euskara eta disidentzia’ zikloa.

Ekitaldia Kulturaten egin zen, eta Morbor zein Lohixak talde transfeministek euren ezagutzak partekatu zituzten.

Solasaldia aurkezteaz eta dinamizatzeaz Garazi Beramendi Alvarado arduratu zen, ‘Eta Debagoienean, zer?’ goiburuarekin.

Zikloaren bigarren hitzaldia azaroaren 26an izango dugu: ‘Euskara, generoa eta feminismoa, begirada kritiko bat hiztunaren eraikuntzan’.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen