Kartela: Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa. Argazkia: MB artxiboa
Azaroaren 22an, 23an eta 24an, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Jacinto Guerreroren ‘El húesped del sevillano’ zarzuela ikuskizuna eskainiko du Amaia antzokian.
2019tik taularatu gabe egon ondoren, urtarrilean, ‘Antología de la zarzuela’ eskaini zuten eta arrakasta handia izan zuten. Hiru hilabete geroago, apirilean, hasi zituzten datorren asteburuan eskainiko duten zarzuelaren entseguak.
Denbora tarte honetan prestatutako lana ikusteko sarrerek 20€-ko prezioa dute eta arrasate.eus webgunean daude salgai. Bestetik, hauek dira hiru egun horietako ordutegiak:
- Azaroak 22, ostirala, 20:00etan
- Azaroak 23, larunbata, 19.30ean
- Azaroak 24, igandea, 19.30ean





