Argazkia: AM.
Arrasate Musikaleko Bandak ohikoa den Santa Zeziliren omenezko kontzertua eskainiko du azaroaren 17an, igandea, 12:30ean, San Fratzisko elizan.
Hori baino lehen, 11:30ean abiatuta, kalejira bat eskainiko du herriko erdialdeko kaleetan zehar. Kontzertua ere doakoa izango da.
Zuzendari Mikel Markiegi arituko da, eta hona hemen emanaldiaren egitaraua:
Puenteareas (R. Soutullo)
L ́Arlesienne (G. Bizet)
- Preludio- 1. suita
- Minueto- 2. suita
- Farandola- 3. suita
Maite (P. Sorozabal)
The Lord of the Rings: The Two Towers (H. Shore)
Big Band Classics (Eric Osterling)





