Gaur goizean, Arrasate-Gatzaga bederatzigarren edizioa ospatu da. Arrasatetik irten eta Leintz bailaran zehar korrikalari gehiago batuz Gatzagarako ibilbidea egin dute. Goizeko 10:30an irteen dira korrika Errementari plazatik (Irati tabernako plazoleta). Aretxabaletarrak 10:50 inguruan, Santutxo inguruan sartu dira eta Eskoitzan, 11:10ean, tunelean. 13:00etan iritsi dira gGatzagara eta bertan argazkia atera dute. Ondoren, dutxa, txikiteoa eta bazkaria izango dute.

Ekitaldi honek Gatzbidea takarraran egiten du, betiere lehiakortasuna alde batera utzita. Gainera, aurtengo edizioan inoiz baino lagun gehiagok parte hartu dute, 15 bat lagun irten dira arrasatetik eta jende gehiago batzen joan da.





