Ezker Gunean jasotako eta antolatutako laguntza, furgoneta batean eraman zuen atzo Valentziaraino ekimen solidarioko ordezkaritzak. Bertako bi biltegitan banatu zuen laguntza, eta bestelako boluntario-lan batzuetan dihardu, hondamendiaren lekuan.
Irudiak: Arrasate Solidarioa!
Herritar ugariren laguntza jaso du azken egunetan, bai Arrasateko Ezker Gunean baita Beberly tabernan ere.

Material guztiak ordenatu eta furgoneta batean sartu ondoren, atzo goizean ibilgailu honetan Valentziarantz abiatu zen ekimenaren ordezkaritza bat.

Atzo arratsaldean iritsi ziren eta biltegi bitan entregatu zuten laguntza. Gainera, Arrasate Solidarioa! ekimeneko ordezkaritzak nabe bateko txukuntze lanetan parte hartu zuen.

Gaur ere boluntario lanetan jarraitzen du, tartean Juan Luis Merinok, eta Paiporta herriko hainbat irudi bidali dituzte hondamendiaren erakusgarri.
Mondraberriren oharra: Hasiera batean adierazi genuen Arrasate Solidarioa! Picassent herrian aritu zela boluntario-lanak egiten. Datua okerra zen, Paiporta herrian aritu baitzen. Barka eragozpenak, goiko testua zuzenduta dago.




