Valentziako langileentzat elkartasun biltegia antolatu dute Gaztelupen eta Arrasate Institutuan

0
551

Irudiak: Debagoienako Ikasle Abertzaleak

Debagoienako Ikasle Abertzaleek elkartasun biltegia antolatu dute Valentziako langile-klasearentzat materiala lortzeko. Biltegiak Gaztelupen eta Arrasate Institutuan izango dira, bihar ostirala, patio orduan.

Batuko duten materiala hau izango da: konpresak, pixohialak, kuboak, erratzak, palak, maskarak, eskularruak, ur-botak, mailuak, eskorgak, zakuak, arropa, esnea, ura, olioa, kontserbak, barratxo energetikoak, fruitu lehorrak, lekaleak, maskotentzako janaria eta Valentziako herritarrei lagungarri izango zaizkien bestelako materialak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen