Caritas Valencia erakundeak martxan jarri duen dohaintza kanpainara batu da Aita Menni Ospitalea. Helburua, DANA euri jasak kaltetu dituen familientzako oinarrizko elikagaiak eta mantak lortzea da. Ospitaleko harreran egin daiteke dohanitza.
Aita Menni irabazi-asmorik gabeko euskal osasun-erakundeak, gaixotasun mentalak dituzten pertsonei, gaixotasun neurologikoak dituztenei, desgaitasun intelektuala dutenei eta adinekoei arreta ematen jarduten du. Duela bi egun Valentzia aldean euri jasak izan ziren eta horren harira, Aita Mennik bat egin du Caritas Valencia erakundeak abiatutako dohaintzak biltzeko kanpaina batekin, uholde larriak jasan dituztenei laguntzeko.
Egoitz Zabala Aita Menniko solidaritate arduradunak “ezbehar latz honen aurrean parte hartzera” animatu du, eta Aita Mennik Caritas Valencia-ren dirua biltzeko kanpainarekin bat egin duela azaldu du, mantak eta oinarrizko elikagaiak erosteko.
Testuinguru horretan, Aita Mennik itsulapikoak jarri ditu hainbat zentrotan. Zehazki, Aita Menni ospitaleko harreran (Arrasate), Txurdinagabarri egoitzan (Bilbo) eta Joxe Miel Barandiaran egoitzan (Durango). Astebetez egongo dira aipatutako tokietan.
Gauzak horrela, Aita Mennik beste solidaritate kanpaina batekin bat egin du. Nabarmentzekoa da Aita Mennik Zaporeak erakundearekin duela gutxi izandako lankidetza, Lesboseko (Grezia) eremuetan errefuxiatutako pertsonei edo Turkiako eta Siriako lurrikarek kaltetutako milaka pertsonei laguntzeko, besteak beste.
Aipatzekoa da, gainera, Caritas Valencia-k bi kontu jarri dituela dohaintzak egin ahal izateko, hauek dira:
- Caixa Popular: ES19 3159 0078 5716 6338 6025
- Caixabank: ES02 2100 8734 6113 0064 8236




