Ernaik Elkartasun Jaialdia egingo du zapatuan Arrasaten

0
1021

Kartela eta testua: Ernai Debagoiena.

Azaroaren 2an, zapatuan, Elkartasun Jaialdia egingo du Ernaik Arrasaten. Maiatzean zehar, gazte borrokan aritzeagatik, 290.500 euroko zigorra jaso genuen, 133 isunetan.

Ezker independentismoa eta Ernai antolakundea geroz eta indartsuago aurkitzen diren une batean gertatu da hau. Ez da kasualitatea, antolakundea ekonomikoki ahulduz politikoki desagerrarazi nahi izatea.

Kolpe ekonomikoari erantzunez, elkartasun jaialdiak egiten ari gara Euskal Herri luze zabalean. Zapatuan, Arrasateren txanda izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dugu. Goizean, hitzaldia izango da Kulturateko areto nagusian, “Ez ginen honetan sartuko bazterrak nahasteko ez balitz” izenpean. Amaiur Egurrola eta Junex Iartza izango dira hizlariak. Ondoren bazkaria egingo dugu gaztetxean, eta arratsaldea karro poteoarekin girotuko dugu. Gauean musika eskaintza egongo da gaztetxean, Des-Kontrol, Eten, Txerrikumeak eta La Fulana arituko dira oholtzan. Sarrerak 5 euroan eskuratu ahalko dira atean bertan.

Eskualdeko gazteei dei egiten diegu zapaturako prestatu dugun egitaraura hurbiltzera.

Ez dago gazteria independentista gelditzerik.

Bat eginez independentziara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen