Maria Oses (Udalbiltzako kultura-teknikaria): “Arrasateko sortzaileak ere beka honetara aurkez daitezke”

0
956

Arrasatear gazteak azaldu digu nazio mailako erakundeak antolatutako Geuretik Sortuak beka deialdia zabalik dela.

Argazkia: MB artxiboa.

Euskal Herri mailako erakundeak zabalik du Geuretik Sortuak kultur bekaren 3. deialdia.

Ekimen honek euskarazko sorkuntza eta hedapena bultzatu nahi ditu, “Euskal Herria geuretik eta geuretzat kontatu dezagun”.

Izan ere, gure esparruan “eragin handia dute inguruko erdal kultur eta produktuek, bai gaztelaniazkoek eta frantsesezkoek, bai ingelesezkoek”.

Beka deialdiaren inguruko xehetasun gehiago eman dizkigu Maria Oses (Arrasate, 2000) teknikariak.

Baieztatu digu arrasatear sortzaileek ere izena eman dezaketela: “Euskal Herrian erroldatuta dagoen edozeinentzat dago zabalik, 16 urtetik gorakoentzat, 7 lurraldeetako pertsonendako, hortaz, baita Arrasateko sortzaileendako ere”.

Ildo honetan, animatzen ditu “Arrasateko sortzaileak deialdira aurkeztera, niri ilusioa egingo lidake”.

Azpimarratu du “aukera ona dela, literatura, komiki, zine eta antzerkian dabilen jendeari dagoelako zuzenduta, beraz diziplina askoko sortzaileendako”.

Izen-ematea honezkero zabalik dago, “urriaren 23an zabaldu zen eta azaroaren 25era arte egongo da zabalik” ondoko estekan:

https://www.udalbiltza.eus/geuretik-sortuak/geuretik-sortuak-beka-deialdia/

Berriako elkarrizketa zabaltzeko klikatu hemen:

https://www.berria.eus/kultura/kultur-sormena-herriak-herriarentzat_2132508_102.html

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen