Herritar ugari batu da Herriko Plazan Palestinako genozidioaren aurka

0
1421

Herritar ugari bildu ditu Gernika-Palestina mugimenduak “STOP Genozidioa” lelopean udaletxearen aurrean deitutako mobilizazioak. Elkarretaratze hau Euskal Herriko 178 herri baino gehiagotan zegoen deituta eta Arrasaten ere antolatu dute.

Mobilizazioarekin plazan gaur elkartu den jendeak, herri palestinarraren aurkako genozidioa salatu eta bere kausari elkartasuna adierazi diote. 20 minutu inguruko elkarretaratzea egin ostean, antolatzaileek manifestua irakurri dute euskaraz eta gazteleraz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen