Peryferyka-ren ‘Larramendi’k irabazi du Euskal Zine Bilerako Zuzendari Gazteen Saria

0
707

Argazkia: zuzeu.eus

Euskarazko zinemaren Lekeitioko jaialdiaren 47. edizioa ospatu da aurreko asteburuan.

Jaialdia biribiltzeko, zapatu gauean sari banaketa ospatu zen, tartean Itziar Ituño aktoreari egindako omenaldia.

Sail Ofizialean Jone Arriola zuzendariaren ‘Dena asmatuta dago’ filmak irabazi zuen Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra.

Epaimahaikideek azpimarratu egin zituzten filmaren “izaera freskoa” eta bertako aktoreen interpretazio handiak.

Zilarrezko Antzarrak ‘Alas/Tierra’ Maddi Barberren filmak (zuzendaritza onena) eta ‘Ximinoa’ Itziar Leemansen lanak (gidoi onena) jaso zituzten.

Halaber, Arrasateko Ariana Nespereiraren, Daniel Nespereiraren eta Zihara Etxeberriaren ‘Larramendi’ laburmetraia jaso zuen Benito Ansola Zuzendari Gazteentzako saria, 1.000 € barne, zorionak Peryferyka!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen