Mobilizazioa deitu dute urriaren 21ean, Palestinako genozidioa salatzeko

0
590

Urriaren 21ean, 19: 00etan, elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan, Gernika-Palestina mugimenduak deituta, “STOP Genozidioa” lelopean. Herrietako udaletxeen aurrean egingo diren mobilizazioek herri palestinarraren aurkako genozidioa salatu eta bere kausari elkartasuna adierazi nahi diote.

Deialdiak dei egiten die herritar guztiei eta hainbat kolektibori. “Deialdi honekin bat egitea eta parte zaren herriko edozein taldetan gonbidapena zabaltzea eskatzen dizugu (lagun talde, kultur edo kirol elkarte, herri mugimendu, ikastetxe, lantoki, sindikatu, alderdi politiko…)”.

Gainera, parte-hartzaileak banderak eta zapiak eramatera gonbidatzen dira, ikur lagungarri gisa. “Ekarri zure ikurrak eta zapiak”.

Ekitaldi nagusia Arrasateko Herriko Plazan izango da, 19:00etan, baina antzeko elkarretaratzeak espero dira Euskal Herriko 178 herritan baino gehiagotan. Antolatzaileek deialdia partekatzera eta sare sozialen bidez zabaltzera animatu dute, #StopGenocideNOW eta #PalestinaAskatu traolak erabiliz. https://x.com/gerpalesti2023/status/1847399496587890713?s=46&t=rUoFTanlnl2b_6P-S7LDpQ

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen