Argazkia: MB artxiboa / Kartela eta beheko testua: Mundukide.
Urriaren 20an, 10.00etan hasiko den MUNDUKIDEKO KIROL EKIMEN SOLIDARIOA, familian lagunekin edo lankideekin batera igande goizean kirola eta elkartasuna praktikatzeko aukera paregabea da.
EGITARAUA:
GIROTZEKO MUSIKA
Urtero bezala AZ GAUBELAko Ibai Zangituren eskutik Musika eta katxondeoa ez da faltako goizean zehar
JANARI-EDARIAK
Harreman dendako postuan Kafea, txokolatea eta bizkotxoak aurkituko ditugu eta UDA kirol elkarteko tabernariek Aretxabaletako paellagileekin batera edari eta pintxoak salduko dituzte.
EMAN PAUSOA
Mundukideren elkartasun ekimenaren lema da “EMAN PAUSOA”.
Mundura ateratzen garenean, ohikoa da pobrezia eta aukera faltak ikustea. Gosea, gaixotasunak, alfabetatze baxua etab..
Mundukideren ikuspegitik egoera horretan aurkitzen diren kolektibo orok behar ditu baliabideak pobreziatik ihes egiteko, eta zorionez eta momentuz gu baliabide horien jabe gara.
Horregatik Mundukide, Mozambikeko, Etiopiako eta Ekuadorreko nekazariekin, Kolonbiako kale-birziklatzaileekin eta Brasilgo Lurrik gabeko nekazariekin dihardu lanean, hau da bizitza duina izateko lan egiten duten gizon-emakumeei baliabideak eskaintzeko lankidetzan.
Informazioa eta izen-emateak: www.mundukide.org
IZAN MUNDUKIDE, EMAN PAUSOA!





