Mondragon Unibertsitateko gizonek ligako lehen partidua jokatu dute Iturripen Redline Mekanika Take taldearen aurka. Etxeko taldea garaipena oparitzeko gogoarekin kantxaratu da baina ez dute asmatu lehenengoko zatian.
Redline Mekanika Take erabat nagusi izan da partiduko aurreneko 20 minutuetan eta Ointxekoak ez dira euren jokoa aurrera eramateko gai izan. Erasoan izan dute arazo nagusia eta oso puntu gutxi egin dituzte lehen zatian. Atsedenaldian partida ia erabakita zegoen 19-44, 25 puntuko aldea markagailuan.
Hala ere, taldeak beste aurpegi bat erakutsi du bigarren zatian eta markagailua alde batera utzita, saskiratzeak iritsi dira. Azkenean 61-79 nagusitu da kanpoko taldea. Liga hasi besterik ez da egin eta taldearen bertsio onena ikusteko dago oraindik. Aupa Ointxe!














