Debagoienako Ikasle Abertzaleak ‘Jai egun arrotza’-ren lelopean, Gaztetxean elkartu dira. Gaur, urriak 12, estatuan ospatzen den Hispanitate eguneko jaiaren aurka egin dute, haien esanetan “ikasle langileek ez dutelako ezer ospatzeko”.
‘Zegaitik borrokatu arrazakeriaren olatu berria’ izeneko solasaldia izan dute, adibidez, eskuin muturreko alderdien diskutsoetako mezuei erreparatu diete. Horrekin batera, topagunearen aurkezpena egin dute. Ondoren, futbolin txapelketa eta pikoteoa ere izan dira.






