Arlabango obrak atzeratu dira, eta “urriaren 18an” berrirekiko da

0
548

Gipuzkoako Aldundiak irailaren 2an hasi zituen obrak Arlaban mendatean, eta aurreikusten zuen “urriaren 4ra arte” itxita egotea.

Argazkia: MB artxiboa.

Alabaina, “iraileko lehenengo bi asteetan euri asko egin duenez”, lanak ezin izan dira aurreikusitako epean bukatu. Errepideak itxita jarraituko du “urriaren 18ko 20:00ak arte”.

Arrasate eta Gasteiz lotzen dituen mendatea GI-627 errepidean dago, eta erabat itxita dago: Eskoriatzako Aingeru Goardatik Arlabango gainera.

Eskoriatzako Udalak gogora ekarri du sarbidea daukatela soilik larrialdietako ibilgailuek eta inguruko etxebizitzetara edota jarduera ekonomikoetara doazen pertsonek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen