Artxiboko framea: Arrasateko Udala.
Udalbatzarra bihar, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta ondorengo gaiak izango dira mahai gainean:
1.- Zinegotzi karguaren jabetza hartzea. Eñaut Arriaran Villar.
2.- Josefa Gorosabel Madinabeitia: zinegotzi kargua hartzeari uko egitea eta ordezkoa izendatzeko proposamena.
3.- 2024ko uztailaren 16ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.
4.- Debagoienean trantsizio energetikoaren inguruko deliberazio prozesua. Mandatu organoan udal-ordezkariak izendatzeko proposamena (III).
5.- 2024ko ordainsariak eguneratzea.
6.- Lanpostuen zerrendaren aldaketari jarritako berraztertze errekurtsoari erantzutea.
7.- 2025eko Ordenantza Fiskalak hasiera batean onartzea.
8.- Dirulaguntzen plan estrategikoaren 2024-2027: 1. aldaketa.
9.- Konpromiso kredituen modalitatean kreditu aldaketa onartzea.
10.- 7. kreditu aldaketaren onespena.
11.- 2024ko 2. hiruhileko aurrekontu exekuzioaren berri ematea.
12.- 2024ko 2. hiruhileko kreditu aldaketen berri ematea.
13.- 2024ko 2. hiruhileko ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.
14.- Alfontso VIII kaleari izena aldatzeko proposamena.
15.- Antolaketa alorrean Alkateak emandako ebazpen baten berri ematea: Mikel San Miguel Kiroletako batzordeburua.
16.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
17.- Galderak eta eskaerak.




