Argazkiak: MB artxiboa / Irudia eta testua: Udal Euskaltegia.
Urriaren 1ean hasiko dira Udal Euskaltegian euskara eskolak. Ikasturterako indarrak hartzeko eta umore onez ekiteko, Maritxu Kajoi bezperan, urriaren 3an, kantu festa eta mokadutxoak izango ditugu Kulturolan.

Arratsaldeko 18:30etik 19:30ak bitartean Leire Etxezarretak, Neomak taldeko kideak, eta Maider Azkarraga-Urizarrek lagunduta, hainbat abesti kantatuko dituzte euskaltegiaren sarrerako tunelean, Kulturolako tunelean. Eginkizun horretan laguntzeko, jatekoa eta edatekoa ere izango da. Beraz, animatu, arrasatear guztiak gonbidatuta zaudete-eta!!!!




