Saharar errefuxiatuendako bi furgoneta bete laguntza lortu da

0
738

Argazkiak, bideoa eta beheko testua: Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteko lehendakaritzatik.

Arrasate Herri Eskolak Saharar Komunitatearekin batera arropa, janari, medikamentu eta abarren kanpaina abiatu zuten pasa den astean. Arrasate Herri Eskolako hiru eraikinetan asteazken eta ostegunean jaso zen materiala eta larunbatean Saharar Komunitateak Biteri plazan.

Kanpaina oso arrakastatsua izan da. Furgoneta haundi bat betetzea zen asmoa eta azkenean bikoiztu egin da espero zena eta joan berri den furgoneta bi aste barru joango da berriz goraino beteta.

Eskerrik asko kanpaina hau arrakastatsu izateko gauzak ekarri dituzuen guztioi, Arrasate Herri Eskolari eta bertako Guraso Elkarteko kideei eta baita Saharar Komunitateari ere, beraiek ere lan izugarria egin dute eta guzti hau jasotzen, biltzen eta behar den bezala gertatzen kanpamenduetara bidaltzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen