Saharar kanpamenduetarako elikagai eta material bilketa zapatuan

0
499

Larunbatean, irailak 28, Saharar kanpamenduei bidaltzeko janaria eta material bilketa egingo da Biteri plazan. Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Bertan arropak, oinetakoak, janaria (arroza, pasta, kontserbak…), kanping dendak eta medikamentuak jasoko dira.

“Bizitza zaila bada Tindufen, milaka saharar errefuxiatu baldintza ikaragarrietan bizi diren tokian, azken uholdeak gehitu behar ditugu. Gure laguntza behar dute. Boluntario batzuen ibilgailuak ditugu behar-beharrezkoa den laguntza eramateko prest baina bete behar ditugu. Mesedez, egin zure zatia, behar gaituzte”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen