Fanfarre eskoriatzarra kalerik kale ibili da, produktuak kalean salgai izan dituzten Ibai-Arteko denden harira.
Ibai-Artek antolatuta, askotariko produktuak erosgai izan dituzte herritarrek azken hiru egunetan.
Eskaintza zabal hau 20tik gora dendak eskaini dute, eta herritar ugarik dendetako maukak aprobetxatu dituzte.



