Haizea Uzarragak udako argazki lehiaketan parte hartu du

0
961

Hiru argazkiak Kuban egindakoak dira, izan ere, “aurten kuadrillako lagun batzuk Kubara joan gara”.

Lehenengo argazkia, Viñales-en izan zen, bertan Mogoteak ikus daitezke, lursail irtenen igoerek eragindakoak dira hauek. Lau egunez naturaz inguratuta egon ginen sekulako bistekin. Bertako berdeak txundituta utzi gintuen, Kuban ez genuelako espero naturan horrelako berde kolorearekin topo egitea, eta zer esanik ez mogoteen inguruan, benetan ikaragarriak dira, handiak benetan.
Mogotearen islada uretan eta atzekaldean zaldia ikusteak bakea eta askatasuna transmititu zidaten.

Screenshot

Bigarren argazkia, Viñales-en ere ateratakoa da. Bertan tabakoaren inguruko tour bat hartu genuen kuadrillakoak. Lehenengo, puruak nola egiten zituzten azaldu ziguten, eta ostean beraiek egindako puru natural bat dastatu genuen, bertan egindako eztiarekin (Che Guevarak erretzen zuen bezala). Purua alde batera utzi genuen azalpena entzuten jarraitzeko, eta bat-batean ‘abaniquillo verde’ izeneko musker bezalako bat puruaren ezti gozoa dastatzen antzeman genuen. Benetan momentu ukaezina.

Hirugarren argazkia Varaderoko hondartzan da, bertako ilunabarrak benetan liluragarriak izan ziren, zerua askotariko koloretakoa jartzen zen, eta hodeiek sortutako formek bakoitzaren irudimenarekin bat egiten zuten. Momentu oso dibertigarriak bizi genituen bakoitzaren irudimenari erreperatzen.

Zorte on guztioi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen