Ane Zuazubiskar Iñarrak Urretxun ekingo dio Gipuzkoako Txapelketari

0
748

Kartela: GBTX.

Bertsolari gazteak (Arrasate, 1997) lehiaketaren lehen saioan parte hartuko du, ondoko beste bertsolariekin batera:

Andoni Rekondo Izagirre, Antton Aizpurua Aldape, Jon Gurrutxaga Urbieta, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Unai Mendizabal Jauregi.

Gai-jartzaile lanetan Ion Zaldua Brit arituko da. Saioa larunbat honetan izango da, irailak 14 izango dituenean, 17:00etatik aurrera Labeaga antzokian.

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta bestalde, bigarren kanporaketa igande honetan jokatuko da Lasarte-Orian.

Aipatzekoa da ere txapelketaren aurkezpenean zenbait arrasatearrek parte hartu zutela, Eskoriatzako Apotzagan egindako ekitaldian.

Hau da, “Almen bertso-eskolaren biltzeko tokian”, eta gogoan hartzekoa da bertso-eskola hau Euskal Herriko lehenbizikoa izan zela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen