Argazkiak: Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Zapatuan, irailak 7, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideek, Txileko Viña Del Mar Valparaisoko Euskal Etxean, Diasporaren eguna ospatu zuten.
Bertan, Winnipeg ontzia Txilera heldu zenetik 85 urte pasa diren testuinguruarekin bat eginez , “2000 del Winnipeg” liburuaren arkezpena antolatu zuten, Josu Chueca (liburuaren idazlea) eta Juan Ramon Garai (liburuaren editorea), Intxorta 1937 Elkarteko kide arrasatearrarekin batera. Gainera, Txilera Winnipeg ontzian heldutako errefuxiatuen bi iloben bisita ere izan zuten.
Valparaisoko Euskal Etxeko Sandra Travieso Torrezuriz lehendakariaren hitzetan, “oso bilera interesgarri eta atsegina izan zen” eta esker ona adierazi dio Intxorta 1937 Elkarteari.






